anterior

10 URTEZ HAMAIKA SUGAR siguiente

Lekittoko Deabruak

Euskadi

dia Uztailak 09
hora 23:30h
duracion 75'
lugar Plaza
#Ofiziala
cerrar

Aurten 10 urte betetzen ditu taldeak. 10 urte igaro dira lehen aldiz 2012ko Lekeitioko Kale Antzerkian “Mingorri” ikuskizuna aurkeztu genuenetik. 10. urteurrenari forma eman nahian jaio eta hazten ikusi gaituen herriko jaialdia plazarik aproposena dela uste dugu urteurren jai hau gauzatzeko. 10 urtetan sortu dugun ikuskizunekin ikuskizun berri bat sortu dugu! Mingorri, Akelarre, Anabasa, DKDance, Deabruak gara… ikuskizun guztiak gau bakarrean. Eta urteurrena indartzeko asmoz, Herrialde Katalanetako gure lagunak diren Diables de Riudoms taldea gonbidatu ditugu gure jaira. Harreman estua dugun taldeak aurten 30 urte betetzen ditu, gainera.

*Lekittoko Deabruak antzerki taldearen “10 urtez hamaika sugar” ikuskizunean pritokenia erabiliko dutenez, ohar garrantzitsu bat bertan parte hartuko dutenei: JANTZI BAKEROAK EDO MAHOIZKOAK ETA BURUAN TXAPELA ERAMATEA.