anterior

Flotados siguiente

David Moreno Cía & Cristina Calleja

dia Uztailak 09
hora 22:00h
duracion 40'
lugar Eskola
#Ofiziala
cerrar

Lehenago edo beranduago aurkitu behar ziren. David Morenok eta Cristina Callejak beraien sentsibilitatea bateratzen dute ikuskizun magiko eta delikatu honetan, eta noski, beraien habitat naturalean: airean… 8 metrora altzatuta dagoen isats-pianoa izango da beraien mundu bitxiko atea.

Maitasunari, gainditzeari, gizakiaren nahiei, bizitzaren edertasunari oda bat. Bi munduen arteko topaketa bat non musika izango den hizkuntza unibertsala eta honek irreala, amestutakoa, dena posible den mundua bilakatuko duen. Gelditu dezagun mundua une batez, eta bihur dezagun amets egiteko leku.

Poesia hutsa, musika, dantza, akrobazia, bideoa, proiekzioak eta argiak unibertso liluragarri batera eramango gaituzte. LILURATU! Zatoz eta FLOTATU gurekin.

aviso Sarrerak dohainik 2 ordu lehenago eskuragarri bertan.