anterior

Aigua siguiente

NUC

dia Uztailak 10
hora 23:00h
duracion 40'
lugar Eskola
#Ofiziala
cerrar

Elkartasun, ingurugiro eta adiskidetasunean oinarritutako ikusmen-esperientzien poesia. 10 metroko altueran eginiko gogogeta hanka palu, dantza aereo eta akrobaziekin. Planetan pasatzen dugun igarobidearen metafora.

Unibertso distopiko batean, gurea izan daitekeena, bi arima galdu, lotsagabe eta egarri direnak uraren zaindariarekin topo egiten dute. Azken honek, kopetilun eta hanka-oker, bere bihotz handia zabaldu beharko du dantza eta irribarrea berreskuratzeko. Haiek, amoral eta lotsagabe, ondo portatzen ikasi beharko dute. Hirurak ura bezain beste behar dute bizitzen ikastea.

Istorio honetan dena mugitzen eta kulunkatzen da itsasontzi bat balitz bezala. Sistema, emozioak, setimenduak… ura bezalakoak dira. Norbere burua zaintzen, ingurua babesten eta orekan gozatzen ikasteko lan sotila.

aviso Sarrerak dohainik 2 ordu lehenago eskuragarri bertan.